Itxi

Futbola

Kopako finalerdiak

Roger: "Badakigu Athleticen puntu ahulak zeintzuk diren"

EITB MEDIA

Levanteko aurrelariak historia egin nahi du bere taldearekin Kopako finalerako sailkapena lortuz.

  • Roger, Levanteko jokalaria

    Roger, Levanteko jokalaria. Argazkia: EFE

Ostegunean, Levantek eta Athleticek Kopako finalerdietako bueltako partida jokatuko dute Valentzian. Joanekoan San Mameseko futbol-zelaian 1-1 egin zuten, eta itzuliko partida etxean jokatuta, badirudi Levantek kanporaketa alde duela.

Levanteko Roger Martik argi du: "Ez dute erraz ipiniko. Ligako beste eguneko partidan ikusi zen oso talde porrokatua dela, eta partida eta kanporaketa ez dituztela inoiz galdutzat emango. Gure partida egin behar dugu. Badakigu Athleticen puntu ahulak zeintzuk diren. Ia finalerako sailkapena lortzen dugun".

Aurrelariak jakin badaki bere taldea sasoiko dagoela eta azken emaitzak lagun dituztela: "Dinamika oso onean gaude, eta aukera ezin hobea dugu historia egiteko. Oso polita litzateke".