Itxi

Futbola

Lehentasunezko maila

Hiru urteko kartzela zigorra eskatzen dute sudur bat hausteagatik

ERREDAKZIOA

Gipuzkoako fiskaltzak hiru urteko kartzela zigorra eskatzen du Ondarroako Aurrera taldeko futbolari batek Mondragon taldeko jokalari bati sudurra hausteagatik.

Ekintza 2011ko urtarrilaren 22an gertatu zen, arratsaldeko 18:10etan. Ustezko erasotsaileak bere biktima lurrera bota eta sudurra txikitu zion.

Fiskaltzaren testuak azaltzen duenez, Aurrerakeko jokalaria "atzetik hurbildu zitzaion aurkariari, min egiteko intentsioarekin". Ustez, "ukabilkada bat eman zion sudurrean eta odoletan hasi zen". Aurrerakeko futbolariak, "merezi zenuen" aurpegiratu ziola jasotzen du fiskaltzaren testuak.

Mondragoneko kirolariak "sudur-hezurreko hausketa" izan zuen eta Debako Ospitalera eraman zuten. Fiskaltzaren ustez, ekintza hau lesio delitu bat da. Hiru urteko kartzela zigorra eskatzen du auziperatuarentzat eta biktimari 740 euroko kalte-ordaina ematea.