Itxi

Futbola

Europa Liga

Final-zortzirenetako bueltako partidak, ostegunean

EITB MEDIA

Milanek eta Manchester Unitedek bana egin zuten Old Trafforden eta orain San Siron izango dute jokoan final-laurdenetarako txartela.

  • United taldeko jokalariak gol bat ospatzen

    United taldeko jokalariak gol bat ospatzen. Argazkia: EFE

Ostegun honetan UEFA Europa Leagueko final-zortzirenetako bueltako partidak jokatuko dira arratsaldeko 18:55ean eta gaueko 21:00etan.

Kanporaketa nabarmenena Manchester United eta Milanena da. Bi talde historiko aurrez aurre eta bietako bat lehiaketatik at geratu da final-zortzirenetan; bana egin zuten Old Trafforden eta orain San Siron izango dute jokoan final-laurdenetarako txartel preziatua.

FINAL-ZORTZIRENAK

18:55ean

Molde (Norvegia) - Granada (Espainia) (Puskas Arena, Budapest; joanekoan: 0-2)

Dinamo Zagreb (Kroazia) - Tottenham (Ingalaterra) (Stadion Maksimir, Zagreb; joanekoan: 0-2)

Arsenal (Ingalaterra) - Olinpiacos (Grezia) (Emirates Stadium, Londres; joanekoan: 3-1)

Shakhtar Donetsk (Ukrainia) - Roma (Italia) (NSK Olimpiyskiy, Kiev; joanekoan: 0-3)

21:00etan

Rangers (Eskozia) - Slavia Praga (Txekia) (Ibrox Stadium, Glasgow; joanekoan: 1-1)

Milan (ITA) - Manchester United (Ingalaterra) (Giusseppe Meazza, Milan; joanekoan: 1-1)

Villa-real (Espainia) - Dinamo Kiev (Ukrainia) (La Ceramica, Vila-real; joanekoan: 2-0)

Young Boys (Suitza) - Ajax (Herbehereak) (Estadio Wankdorf, Berna; joanekoan: 0-3).