Futbola
Kluben Munduko Txapelketa
Guardiola: 'Munduko talde onena izatea egongo da jokoan'
Erredakzioa
Qatarreko Al Sadden aurka jokatuko du FC Bartzelonak Kluben Munduko Txapelketako finalerdietan. Finala igandean izango da.
-
Pep Guardiola. Argazkia: EFE
FC Bartzelonak Qatarreko Al Sadd taldearen aurka neurtuko ditu indarrak Kluben Munduko Txapelketako finalerdietan. Pep Guardiolaren ustez "munduko talde onena" izateko aukera dute berriro ere eta horregatik "onena emateko ardura" eskatu die bere jokalariei. Aurkariari buruz honakoa esan du: "Ezustekoak egon daitezke".
Finalerako txartela lortzen badute, katalanek Neymarren Santos taldearen aurka neurtuko beharko dituzte indarrak seguruenik. Finala igandean jokatuko da, hemengo 11.30etik aurrera (19:30ean Japonian).