Itxi

Futbola

Apirilaren 8tik 11ra

Euskal Selekzioa, Venezuela, Nigeria eta Argentinaren aurka lehiatuko da

A. B. |

Apirilaren 8tik 11ra artean jokatuko da Basque Country International Women's Cup txapelketa. Euskal Telebistak zuzenean eskainiko ditu partidak.

  • Basque Country International Women's Cup

    Basque Country International Women's Cup txapelketaren aurkezpeneko irudia. Argazkia: @EFF_FVF

Euskal Selekzioak Basque Country International Women's Cup txapelketa jokatuko du Argentina, Nigeria eta Venezuelako selekzioekin batera. Partidak Lezaman eta Zubietan jokatuko dira apirilaren 8tik 11ra artean, eta Euskal Telebistak zuzenean eskainiko ditu.

Bilboko Itsasmuseumean egin da txapelketaren aurkezpena astearte honetan, eta bertan izan dira Javier Landeta Euskadiko Futbol Federazioko presidentea, Jon Redondo Eusko Jaurlaritzako Jarduera Fisiko eta Kiroleko zuzendaria, Iñigo Juaristi Euskal Selekzioko hautatzailea eta Aintzane Encinas hautatzailearen laguntzailea.

Finalerdiak apirilaren 8an jokatuko dira: Argentina-Nigeria neurketa Zubietan, 18:30ean, eta Euskal Selekzioa-Venezuela partida Lezaman, 20:00etan. Apirilaren 10ean hirugarren eta laugarren postuak izango dira jokoan Lezaman (11:45ean), eta finala apirilaren 11n jokatuko da Zubietan (11:45ean).