Itxi

Futbola

Kluben Munduko Txapelketa

Bartzelona-Al Saad: Finalerako txartela jokoan

Erredakzioa

Pep Guardiolaren taldeak Kluben Munduko Txapelketaren finalerdia jokatu du, ostegun honetan, ordutegi-aldaketaren arazoarekin.

  • Bartzelonako taldea. Argazkia: EFE

    Bartzelonako taldea. Argazkia: EFE

Bartzelonak Kluben Munduko Txapelketaren finalerdia jokatuko du ostegun honetan, Al Saad Qatarreko taldearen kontra, igandean Japoniako Internacional Stadium Yokohaman jokatuko den finalerako txartela lortzeko helburuarekin.

Guardiolaren taldeak arazoak izan ditu ordutegi-aldaketarekin, eta zenbait jokalarik lo egiteko zailtasunak izan dituztela adierazi du entrenatzaileak. Ustez, ohiko jokalari titularrak zelairatuko ditu Guardiolak partida honetan.

Al Saadek, berriz, defentsara begira diseinatutako taldea aurkeztuko du, Mamadou Niang, Belhadj eta Kader Keita afrikar aurrelariei esker kontraerasoetan aukerak bilatuz.

Balizko hamaikakoak:

Bartzelona: Valdés; Alves, Puyol, Piqué, Abidal; Xavi, Iniesta, Busquets; Villa, Pedro eta Messi.
Al Sadd: Saqr; Abdulmajed, Lee Jung Soo, Koni, Mohammed; Nadir Belhadj, Abdulmajid, Albloushi; Belhadj Khalfan, Keita eta Niang.