Itxi

Futbola

Audientziak

536.000 ikus-entzulek jarraitu zuten finala ETB1en

EITB MEDIA

Apirilaren 3an jokatutako final historikoak % 21,9 ko audientzia izan zuen ETB1en, eta euskaldunen artean % 39,7ra iritsi zen.

  • Reala, Kopako txapelduna

    Reala, Kopako txapelduna

Athletic Clubek eta Realak atzo Sevillako La Cartujan jokatu zuten final historikoak %21,9 ko audientzia izan zuen ETB1en, eta euskaldunen artean %39,7ra iritsi zen. Bataz beste, 310.000 ikus-entzulek  ikusi zuten Realak irabazitako euskal derbya eta 536.000 ikus-entzuleko audientzia metatua eskuratu zuen, Euskadin eta eragin esparruan.

Partida osteko tartea, 23:50etik aurrera, audientzia buru izan zen, %17,5eko kuotarekin eta euskaldunen artean, %30,6ko audientziarekin.

Bestalde, aurretik eta ondoren ETBk eskainitako saio bereziek ere oihartzun zabala izan zuten. 20:21etik  00:47etara Kopari eskainitako tartea “Geurea, Bai edo Bai” izenburupean, audientzia-buru izan zen euskaldunen artean, %34,1eko audientzia eskuratuz, eta 764 000 ikus-entzuleko audientzia metatuaz.

ETB1 eguneko bigarren kanalik ikusiena. ETB1ek emaitza bikaina izan zuen atzo, eguneko kanalik ikusiena izan zen %10,7ko audientzia eskuratuz. 2012ko apiriletik lortutako emaitzarik onena izan zen, hain zuzen ere.

EITBren jarraipen zabala

EITBk baliabide eta bitarteko guztiak jarri ditu finalaren mesedetan: hemeretzi kazetari, hogeita lau kamera, helikoptero bat, plato ikusgarria, zuzeneko saioak, elkarrizketak eta gonbidatu bereziak. Partida eskaini ez ezik, tarte bereziak izan dira “Geurea, bai edo bai” izenburupean.