Publizitatea
Itxi

2021/04/07

11:05

Futbola

2020ko Eurokopa

San Mamesek publikoa har dezake Eurokopako partidetan

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Osasun-adierazleak aldekoak izanez gero, % 25eko edukiera jasoko luke, hau da, 13.000 ikusle inguru, Udaleko iturriek azaldu dutenez.

  • San Mames

    San Mames. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

San Mamesen jokatuko den 2020ko Eurokopako partidek % 25eko edukiera izango dute, hau da, 13.000 ikusle inguru, Udaleko iturriek Europa Press agentziari baieztatu diotenez.

Bilbo 2020ko Eurokopako egoitzetako bat da, eta covid-19aren pandemia dela eta ekainaren 11tik uztailaren 11ra bitartean jokatuko da azkenean txapelketa, aurreikusita zegoenan baino urtebete geroago. San Mamesek hartuko dituen partidak Espainia, Suedia, Polonia eta Eslovakiako selekzioenak izango dira.

Aste batzuetan elkarlanean jardun ostean, Espainiako Futbol Federazioak (RFEF) asteazken honetan zehar UEFAk eskatutako dokumentazioa bidaliko du, Bilboko egoitzan egon daitekeen jende kopuruari buruzkoa.

Horrela, Federazioak eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak UEFAk eskatutako dokumentuak sinatu eta bete dituzte, eta, horien arabera, "Bilboko egoitzak" konpromisoa hartzen du San Mames futbol-zelaian Eurokopako neurketak % 25eko publikoarekin joka daitezen, baina, betiere, Osasun Sailak emandako irizpide eta adierazleetan oinarrituta eta haiek betetzen badira, Udaleko iturriek azaldutakaren arabera.

Hala, aipatu iturriek gogorarazi dutenez, aintzat hartu behar diren osasun-irizpideak dira "transmisio-maila" oso txikia izatea; eta "14 egunetara metatutako intzidentzia 100.000 biztanleko 40 kasu baino txikiagoa izatea Euskadin (gaur egun 351 dira) eta Espainian (atzo 164 izan ziren)".

Gainera, Euskal Autonomia Erkidegoko eta Espainiako biztanleen immunitateak % 60koa edo goragokoa izan beharko luke (orain ez da % 15era iristen); ospitale-okupazioaren ehunekoa 8tik behera egon beharko litzateke, Euskal Autonomia Erkidegoan; ZIUko oheen okupazioaren ehunekoa, 2tik behera; eta covid-19 kasuen trazabilitatea, % 90etik gora". Beraz, une honetan ez lirateke beteko Bilboko estadioak Eurokopako zaleak hartzekobeharrezko baldintzak.

Honako hauek dira Federazioak UEFAri helarazitako adierazleak:

- Transmisio-maila oso txikia: 14 egunera metatutako intzidentzia < 40 kasu baino gutxiago 100.000 biztanleko, Euskal Autonomia Erkidegoan eta Espainian.
- EAEko eta Espainiako biztanleen immunitatea % 60koa edo handiagoa izatea.
- Covid-19agatiko ospitale-okupazioa % 8 baino gutxiagoa izatea EAEn.
- ZIUn dauden oheen okupazio % 2 baino gutxiago izatea EAEn.
- EAEko covid-19 kasuen trazabilitatea % 90 baino handiagoa izatea.
San Mamesek E multzoko partidak hartzea aurreikusten du: Espainia – Suedia (astelehena, ekainak 14, 21:00), Espainia – Polonia (larunbata, ekainak 19, 21:00), Eslovakia – Espainia (asteazkena, ekainak 23, 18:00) eta final-zortzirenetako partidak B multzoko lehenengoaren eta A/D/E/F multzoetako hirugarren onenaren artean.

Gogoratu behar da martxoan UEFAk ohartarazi zuela Eurokoparako aurreikusita zeuden hamabi hiriek zaleen presentzia bermatu behar zutela harmailetan; izan ere, baldintza hori ez betetzeak "egoitza kopurua aldatzea edo murriztea" ekar zezakeela azaldu zuen Aleksander Ceferin erakunde horretako presidenteak.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena