Itxi

Futbola

Euskal Selekzioa

Juaristik 18 jokalari deitu ditu Basque Country International Women's Cuperako

EITB MEDIA

Euskal Selekzioak Argentinaren eta Venezuelaren kontra jokatuko du igandean; partidak ETB1en eta eitb.eus atarian eskainiko da.

  • Euskal Selekzioa. Argazkia: Euskadiko Futbol Federakundea  @EFF_FVF

    Euskal Selekzioa. Argazkia: Euskadiko Futbol Federakundea @EFF_FVF

Emakumezkoen Euskal Selekzioa Basque Country International Women's Cup txapelketan izango da. Hasiera batean lau taldek hartuko zuten parte, baina Nigeriak azkenean ez du jokatuko eta ondorioz hiru selekzioen arteko txapelketa izango da.

Gaur  (19:00etan ETB4n eta eitb.eus-en), Venezuelak eta Argentinak neurtuko dituzte indarrak lagunateko batean eta igandean, Euskal Selekzioarekin batera, hiru taldeen arteko txapelketa jokatuko da.

Iñigo Juaristi hautatzaileak ondorengo jokalariak deitu ditu:

Athletic Club: Eunate Arraiza Otazu, Ane Azkona Fuente, Yulema Corres Somovilla, Andrea de la Nava Manzano, María Díaz Cirauqui, Sophie Istillart, Amaia Peña de las Heras, Marta Perea Jauregui, Naroa Uriarte Urazurrutia, Ohiane Valdezate Carbonero eta Ainhoa Vicente Moraza.

Eibar: Nerea Abances Calvo eta Sheila Elorza Hernández.

Reala: Leire Baños Indakoetxea, Ane Etxezarreta Ayerdi eta Itxaso Uriarte Santamaría.

Real Club Deportivo de la Coruña: Ainize Barea Núñez.

Real Madril C.F.: Maite Oroz Areta