Publizitatea
Itxi

2021/04/09

18:46

Futbola

Eurokopa

UEFAk publikoa baieztatu du 8 egoitzatan; Bilbori buruzko erabakia, apirilaren 19an

Agencias | EITB Media

San Petesburgo, Budapest, Baku, Amsterdam, Bucarest, Kopenhage, Glasgow eta Londresek estadioetan publikoa sartzea bermatzen dute.

  • San Mames

    San Mames zelaia. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

UEFAk Eurokopako zortzi egoitzetan publikoa estadioetara sartu ahalko dela jakinarazi du ostiral honetan. San Petesburgo, Budapest, Baku, Amsterdam, Bucarest, Kopenhage, Glasgow eta Londresen jokatzen diren partidetan publikoa egongo da. Bestalde, adierazi du, Bilbo, Munich, Erroma eta Dublineko egoitzekin zer gertatzen den apirilaren 19an erabakiko duela.

"Data horretan hartuko da Bilbo, Munich, Erroma eta Dublineko egoitzei buruzko erabakia", eta informazio gehigarria eskainiko zaie egoitza horietako partidetarako sarrerak erosita dituen jendeari.

San Petesburgo, Budapest, Baku, Amsterdam, Bucarest, Kopenhage, Glasgow eta Londresek, estadioen edukieraren ehuneko 25a eta ehuneko ehuna artean bermatzen dute, euren aurreikuspenen arabera koronabirusaren pandemiaren egoerak hobera egingo baitu ekainean eta uztailean.

Estadioetara publikoaren itzulera segurua bermatzeko lan egin duten Federazio zein agintariei eskerrak eman dizkie UEFAk.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena