Itxi

Futbola

Minutas Kasua

Zazpi urte t'erdiko kartzela zigorra ezarri diote Del Nidori

Erredakzioa

Minutas Kasuaren barruan Marbellako Udalak Sevillako presidenteari egindako eskaera irregularrak ikertu ditu auzitegiak. Julian Muñoz Marbellako alkate ohiari ere zigor berdina ezarri diote.

  • Jose Maria Del Nido, zazpi urte t'erdiko kartzela zigorrera kondenatu dute. Argazkia: EFE

Auzitegiak Sevilla futbol taldeko presidentea den Jose Maria Del Nido zazpi urte t’erdiko kartzela zigorrera kondenatu du Minutas Kasuaren parte izateagatik. Fondo publikoen bidegabeko erabileran eta prebarikazioan elkarlanean aritu izana leporatu diote.

Irregulartasunak aurkitu dituzte Marbellako Udalak Jose Maria Del Nido egindako hainbat enkargutan. Marbellako alkate ohia den Jualian Muñoz ere zigor berdinarekin kondenatu dute, baina gertaeren egile moduan.