Itxi

Futbola

Erabaki polemikoa

FIFA Superligaren aurka agertu da

EITB Media

Txapelketa "separatista eta itxia" dela salatu dute.

  • FIFAko instalazioak

    FIFAko instalazioak

Bart Superliga txapelketa berria iragarri zuten eta gaur bertan FIFAk agiri baten bitartez lehiaketa horren aurka agertu da .

Txapelketa "separatista eta itxia" dela salatu dute eta horrez gain solidaritate, inklusio eta integritateko printzipioak ez dituela errespetatzen.

Guztien parte-hartzearen alde azaldu da FIFA eta "elkarrizketa lasaia, orekatua eta konstruktiboa"izan dadin.

"FIFA futbolaren alde dago, futboleko solidaritatearen alde eta helburua birbanatzea orekatua izan dadila da. Gure erronka futbolaren garapena  munduan izatea da", gehitzen du komunikatuak.

Europako hamabi talde garrantzitsuenek, tartean Santander Ligako Real Madril, Bartzelona eta Atletico Madril, Superligaren sorkuntza iragarri dute. Italiako beste hiru daude, hots, Milan, Inter Milan eta Juventus, Premier League txapelketako bost, Liverpool, Manchester City, Chelsea, Manchester United eta Tottenham; gero gonbidapenak egongo lirateke eta hor Paris Saint Germaint dago.