Itxi

Futbola

Premier League

Zortzi partidako zigorra Luis Suarezi, irain arrazistak egiteagatik

Erredakzioa

Ingalaterrako Futbol Federazioak zortzi partidako zigorra eta 40.000 liberako isuna ezarri dizkio Liverpooleko jokalariari.

  • Luis Suárez eta Patrice Evra, artxibozko irudia. Argazkia: EFE

    Luis Suárez eta Patrice Evra, artxibozko irudia. Argazkia: EFE

Ingalaterrako Futbol Federazioak adierazi duenez, Luis Suárez Liverpooleko jokalariak zortzi partidako zigorrari eta 40.000 liberako isunari egin beharko die aurre, Patrice Evra Manchester Unitedeko jokalariari irain arrazistak egiteagatik.

Gertakaria urriaren 15ean izan zen, Liverpoolen eta Manchester Uniteden arteko partidan (1-1). Evrak esan duenez, Suárezek "gutxienez hamar aldiz" esan zion hitz iraingarri bat.

Liverpooleko ordezkariak, berriz, harrituta agertu dira Suarezen zigorrarekin, eta Ingalaterrako Futbol Federazioak bakarrik Patrice Evraren hitzak kontuan hartu dituela salatu du: "Suárez zigortzeko Evrak esandako hitzak bakarrik erabiltzea harrigarria dela pentsatzen dugu".