Futbola
BBVA Liga
Vila-realek Juan Carlos Garrido kaleratu du
Erredakzioa
Taldeak Errege Kopan Mirandesen kontra galdu eta gero (0-2) hartu du erabakia.
-
Juan Carlos Garrido. Argazkia: EFE
Vila-realek Juan Carlos Garrido entrenatzailea kaleratu du, Errege Kopako final-hamaseirenetan Mirandesen kontra galdu eta gero (0-2). Taldeko presidenteak, Fernando Roigek, klubaren emaitza urriak eta irudi txarra kontuan hartuta hartu du erabakia.
Garridok (42 urte) 2010eko otsailaren 1ean hartu zuen taldea, Ernesto Valverderen ordez. Lehen denboraldian,Txapeldunen Ligarako txartela lortu zuen eta, horrez gain, Europa Leagueko final-laurdenetara heldu zen.
Emaitzak hobetu ahal dituen entrenatzaile baten bila dago taldea; izan ere, beheko postuetatik gertu dago eta, horrez gain, jokatzen ari zen beste txapelketetatik kanpo geratu da.