Publizitatea
Itxi

2021/05/03

19:54

Futbola

Koronabirusa

Osasun Ministerioak ez du babesten denboraldi honetan zaleak zelaietara itzultzea

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Carolina Darias Osasun ministroaren ustez, ez da gomendagarria publikoa futbol-zelaietara bueltatzea, autonomia erkidegoen egoera epidemiologikoa desberdina delako.

  • Reale-Arena, harmailak jendez beteta dituela.

    Reale-Arena, harmailak jendez beteta dituela. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Carolina Darias Osasun ministroak astelehen honetan adierazi duenez, ez du gomendagarritzat jotzen une honetan ikusleak futbol-zelaietara itzultzea, autonomia-erkidego bakoitzak duen egoera epidemiologiko desberdina dela-eta.

Oviedon, Asturiasko Unibertsitate Ospitale Zentralean, emandako prentsaurrekoan Dariasek gogorarazi du Espainian hamalau eguneko epean pilatutako intzidentzia metatua 229 kasutan dagoela ehun mila biztanleko, baina autonomia-erkidegoen artean "aldakortasun handia" dagoela.

Hala, autonomia-erkidego batzuek 70 kasutik beherako intzidentzia metatua badute ere, beste batzuk 400 kasutik gertu daude, baita 500 kasutik gora ere.

Horrela, denboraldiaren azken zatian publikoa futbol-zelaietara itzuliko ote den galdetuta, Dariasek iritzi dio "ez litzatekeela berdina izango Espainiako lurralde osoan", eta ez duela gomendagarria ikusten: Bere aburuz, falta den tartean "ez litzateke gomendagarriena izango".

LaLigak, hainbat hilabetez isilik egon ondoren, joan zen ostegunean adierazi zuen haserre zegoela Gobernuaren irizpidearekin, jendea estadioetara pixkanaka sartzearen inguruan.

Pandemiaren ondorioz, zaleei debekatu egin zitzaien klub profesionaletako estadioetan sartzea, Lehen eta Bigarren Mailan, baina Ligak uste du Administrazioak argitu behar duela "zergatik den osasunari buruzko irizpidea desberdina Gobernuarentzat eta autonomia-erkidegoentzat, horietako asko alderdi berekoak direnean", Ligako iturrien arabera.

Javier Tebas Ligako presidenteak azken jardunaldietan futbol-zelaien edukierak "% 10 eta % 25 artean" beteta ikustea espero zuen.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;