Futbola
Italiako Liga
Mourinhok Erroma zuzenduko du datorren denboralditik aurrera
Agentziak | EITB Media
Italiako taldeak jakinarazi duenez, Jose Mourinho entrenatzaile portugaldarra fitxatu du 2024ko ekainaren 30era arte.
-
José Mourinho, entrenatzailea. Argazkia: EFE
Erromak Jose Mourinho entrenatzailea fitxatu duela iragarri du astearte honetan. Teknikari portugaldarrak Italiako taldea zuzenduko du 2021-2022 denboraldian hasita eta 2024ra arte sinatu du kontratua.
"Jose Mourinho Erromako lehen taldeko entrenatzailea izango da 2021-2022 denboralditik aurrera. Klubak eta teknikariak 2024ko ekainaren 30era arte sinatu dute bi aldeak lotzen dituen kontratua", adierazi du Erromak komunikatu ofizialean.