Itxi

Futbola

Aldaketa

Santander Ligako azken jardunaldia, larunbatean

EITB Media

8 partida jokatuko dira, tartean, Eibar-Bartzelona, Osasuna-Reala eta Elx-Athletic.

  • Luis Suarez (Atletico)

    Luis Suarez (Atletico)

Santander Laligako azken jardunaldiko partida gehienak larunbatean jokatuko dira eta ez igandean, hasiera batean erabaki zen bezala.

Unai Emeryren Vila-realek Europa Ligako finala jokatuko du hilaren 26an, Manchester Uniteden aurka, Gdansken (Polonia), eta igandean ez jokatzea eskatu zuen.

Azkenean, gaur erabaki dute azken jardunaldia aurreratzea.

Ligako titulua Valladolid-Atletico eta Real Madril-Vila-real partidetan izango da jokoan, 18:00etatik aurrera; Celta-Betis, Eibar-Bartzelona, Huesca-Valentzia, Osasuna-Reala eta Elx-Athletic egun eta ordu berean jokatuko dira.

Ostiralean, Levante-Cadiz (21:00) izango da, eta Granada-Getafe (18:30) eta Sevilla-Alaves (21:00) partidak iganderako utzi dituzte.