Futbola
Hiru urte t'erdirako
Sevillak Jose Antonio Reyes fitxatu du
Erredakzioa
Jokalaria bere betiko taldera itzuliko da Atletico Madril utzita. Hiru urte t'erdirako kontratua sinatu du talde andaluziarrarekin.
-
Sevillak Jose Antonio Reyes fitxatu du. Argazkia: EFE
Sevillak gaur jakinarazi du Jose Antonio Reyes fitxatu duela. Jokalaria Atletico Madrilen zegoen eta azkenean bere betiko taldera bueltatu da.
Reyesek hiru urte t'erdirako sinatu du kontratua eta Sevillak ia lau milioi euro ordaindu dizkio Atletico Madrili. Reyesek 2000. urtean egin zuen debuta Sevillarekin, ondoren, Arsenalera joan zen 2004. urtean. Talde ingelesak 24 milioi euro ordaindu zituen. Urte batzuk geroago Real Madrilera joan zen eta ondoren Atletico Madrilen aritu da.