Futbola
Santander Liga
Bordalasek Valentzia zuzenduko du, Michelek Getafe eta D. Martinezek Granada utzi du
A. B. E. | EITB Media
Jose Bordalas da Valentziako entrenatzaile berria. Getafek Michel Gonzalez fitxatu du, eta Diego Martinezek Granadan ez jarraitzea erabaki du.
-
José Bordalas, Valentziako entrenatzailea. Argazkia: EFE
Astebete ere ez da pasatu 2020-2021 denboraldiko Santander Liga amaitu denetik, eta Lehen Mailako taldeak datorren denboraldiari begira jarri dira. Ostegun honetan, entrenatzaileak izan dira protagonista.
Jose Bordalas da Valentziako entrenatzaile berria. Alacanteko teknikariak Getafe utzi eta Valentzia zuzenduko du datorren denboraldian. Bordalasek 2023ko ekainaren 30era arte sinatu du kontratua.
Bestalde, Getafek azkar bete du Bodalasek utzitako hutsunea. Jose Miguel Gonzalez "Michel" izango da Madrilgo taldeko entrenatzailea, 2023ko ekainaren 30era arte Getaferekin kontratua sinatu ostean.
Ostegun honetan, Zinedine Zidanek Real Madril utziko duela iragarri du, eta Diego Martinezek Granadan ez jarraitzea erabaki du.