Itxi

Futbola

Zortzigarren garaikurra

Bartzelonak eskuratu du Erreginaren Kopa

A. A. | EITB MEDIA

Talde katalanak 4-2 irabazi dio Levanteri, eta denboraldiko hirugarren garaikurra eskuratu du aurretik irabazitako Ligaren eta Txapeldunen Ligaren ostean.

  • Bartzelona taldeko kideek Kopako titulua irabazi izan ospatzen.

    Bartzelona taldeko kideek Kopako titulua irabazi izan ospatzen. Argazkia: EFE

Bartzelonak Erreginaren Kopa irabazi du igande honetan, bere palmareseko zortzigarrena, Levante 4-2 gaindituta, Leganeseko Butarque zelaina jokatu den finalean.

Talde katalana oso eraginkor agertu da geldikako jokaldietan, era horretan erdietsi baititu lehendabiziko hiru golak Patri Guijarroren, Alexia Putellasen eta Marta Torrejonen eskutik.

Atsedenaldiaren ostean, Maria Pryk zuzentzen duen taldeak gogor jarraitu du, eta lehia oso estu jarri du 3-2ko emaitzarekin Alba Redondo eta Baninik gauzatu dituzten bi kontraerasoren ondoren. Aitzitik, Alexiaren bigarren golak lasaitasuna ekarri die berriro katalanei eta urteko hirugarren garaikurra.

Izan ere, Lluis Cortesen taldeak aurretik Lyon, Arsenal, Wolfsburgo eta Frankfurtek erdiestitako balentria lortu dute, hau da, denboraldi berean, Liga, Kopa eta Txapeldunen Liga irabaztea.

Fitxa teknikoa:

4 - Bartzelona: Cata Coll; Marta Torrejón, Andrea Pereira, Mapi León, Leila Ouahabi (Melanie Serrano, 88. min); Patri Guijarro (Hamraoui, 46. min), Alexia Putellas, Aitana Bonmatí (Vicky Losada, 77. min); Mariona Caldentey (Ana Crnogorcevic, 77. min), Jenni Hermoso (Bruna Vilamala, 88. min) eta Lieke Martens.

2 - Levante: María Valenzuela, Lucía Gómez (Paula Tomás, 64. min), María Méndez, Rocío Gálvez, Cometti (Andonova, 77. min), Alharilla, Banini, Toletti, Claudia Zornoza, Alba Redondo (Franny Ordega, 85. min) eta Esther González.

Golak: 1-0, 5. min: Patri Guijarro. 2-0, 20. min: Alexia Putellas. 3-0, 29. min: Marta Torrejón. 3-1, 59. min: Alba Redondo. 3-2, 67. min: Banini. 4-2, 73. min: Alexia Putellas.

Epailea: María Dolores Martínez Madrona. Txartel horiak Hamraoui eta Melanie Serrano (Bartzelona).