Futbola
Real Madril-Bartzelona
Xavi: 'Denboraldi honetan epaileen erabakiek kalte egin digute'
Erredakzioa
Beste denboraldi batzuetan 'Bartzelonaren alde' egin dutela onartu du erdilari blaugranak, baina azkenengo neurketetan epaileen erabakiek kalte egin dietela azaldu du.
-
Xavi. Argazkia: EF
Bartzelonako Xavi Hernandez jokalariak, azkenengo partidetan epaileen erabakiek kalte egin dietela onartu du prentsaurrekoan. Hala ere, beste urte batzuetan epaileek Bartzelonaren alde egin dutela azaldu du.
"Aurten, erabakiek kalte egin digute nahiz eta beste urte batzuetan alderantziz izan. Ez da ezer gertatzen. Onartu behar dugu, gauzak horrela baitira" azaldu du Xavik.
Asteazkeneko klasikoaren inguruan ere mintzatu da jokalari katalana. Real Madrilek aurka "ausartak" izango direla argi utzi du Xavik, Bernabeura irabaztera joango direlako.
"Erasoan jokatzeko asmoa dugu, golak egin eta baloiaren jabetza mantendu. Horrela jokatzen dugu guk. Real Madrid ez da salbuespena. Kanporaketa garrantzitsua da eta etxetik kanpora golak lortzea ezinbestekoa da. Ausartak izando gara, Bernabeun ohikoa den bezala", adierazi du Bartzelonako kapitainak.