Itxi

Futbola

Sendagiria eman diote

Eriksen ospitaletik atera da eta taldekideak bisitatu ditu

L. E. A. | EITB MEDIA

Jokalaria zerraldo erori zen Danimarka-Finlandia partidan. Orain etxera joango da, familiarekin atseden hartzera.

  • Danimarkako zale bat, Eriksenen aldeko kartel batekin

    Danimarkako zale bat, Eriksenen aldeko kartel batekin. Argazkia: Efe.

Christian Eriksen erdilariari sendagaia eman diote desfibriladore automatikoa jarrita, iragan larunbatean Danimarka-Finlandia partidan kordea galdu ostean. Danimarkako Federazioak eman du Eriksenen osasun egoeraren berri Twitterren.

Informazio horren arabera, operazioa "arrakastatsua" izan da eta Interreko erdilariak bisita egin die selekzioko taldekideei.

Eriksenek kordea galdu zuen Danimarkako erasoaren ezkerreko hegalean baloia kontrolatzera zihoanean.

Medikuek azkar artatu zuten eta, bihotzekoak eman zion arren, bere egoera kontrolatzea lortu eta Copenhagueko ospitalera eraman zuten. Jokalaria ostiralera arte egon da bertan.

Orain etxera joango da, familiarekin atseden hartzera.