Itxi

Futbola

Nazioarteko lehiaketak

Euskadi 2030eko Munduko Txapelketaren egoitza izaten saiatuko da

L. E. A. | EITB MEDIA

Iñigo Urkullu lehendakariak eman du asmo horren berri, Legebiltzarreko kontrol saioan.

1:18
San Mames

Euskal erakundeek "Euskadi nazioarteko kirol ekitaldietan erreferente izateko eta 2030eko Munduko Futbol Txapelketako egoitzetako bat izateko" lanean jarraituko duela adierazi du Iñigo Urkullu lehendakariak ostiral honetan Legebiltzarrean egindako kontrol saioan.

Halaber, Eurokoparen egoitza ez izateagatik UEFArekin egindako akordioa "guztiontzat onuragarria" dela esan du.

Lehendakariak azpimarratu duenez, euskal erakundeek hartutako neurriak "egokienak izan dira, momentu guztietan", bai 2014. urtean, Eurokopa hartzeko Bilboren hautagaitza aurkeztu eta bultzatu zenean, eta bai apirilaren 18an, "pandemia momentu altuan zegoenean osasun publikoa babesteko hartutako neurriekin".

UEFAk "euskal erakundeek egindako kudeaketa serioa eta koherentea izan zela publikoki aitortu zuela" ere azpimarratu du lehendakariak. Eta lortutako akordioa horren "bermerik onena" dela gaineratu du.

"Akordioaren balantzea positiboa da eta orain itzulera ahalik eta hobea izateko lan egin behar dugu, ekonomiaren ikuspuntutik ere bai. Helburu hori kontuan izanda, euskal erakundeek eta UEFAk elkar lanean jarraituko dugu", azaldu du Urkulluk.