Itxi

Futbola

Irregulartasun finantzarioak

Neuchatel Xamax taldea Suitzako Ligatik kanpo utzi dute

Erredakzioa

Suitzako Futbol Ligak (SFL) adierazi duenez, irregulartasun finantzarioak direla eta kendu diote lizentzia.

  • Bulat Chagaev, Neuchatel Xamaxeko presidentea. Argazkia: EFE

    Bulat Chagaev, Neuchatel Xamaxeko presidentea. Argazkia: EFE

Neuchatel Xamax taldea Suitzako Ligatik kanpo geratu da, klubaren gestioan irregulartasun finantzarioak aurkitu baitituzte. Taldearen presidentea Bulat Chagaev enpresari errusiarra da.

Suitzako Futbol Ligak (SFL) adierazi duenez, taldeari lizentzia kendu diote eta, ondorioz, Axpo Super Leaguetik (Lehenengo Maila) kanpo geratuko da.

Chagaev enpresari bitxia da eta, prentsaren arabera, Kopako partida bat galdu ostean taldeko jokalariak mehatxatu zituen. Taldean BBVA Ligako izen ezagunak daude, Víctor Sánchez, Javier Arizmendi, David Navarro eta Kalu Uche, besteak beste. Gainera, taldearen entrenatzailea Víctor Muñoz da, Joaquín Caparrosen postua hartu zuena.