Publizitatea
Itxi

2021/07/08

12:34

Futbola

Primera Iberdrola

Irene Paredes gipuzkoarrak Barça Femení taldean jokatuko du, 2023ra arte

L. E. A. EITB MEDIA

Paredesek Realarekin egin zuen debuta Lehen Mailan. Ondoren, Athletic eta PSG taldeetan jokatu du.

  • Irene Paredes, Bartzelona taldeko koloreekin

    Irene Paredes, Bartzelona taldeko koloreekin. Argazkia: @FCBfemeni.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Irene Paredes gipuzkoarrak Barça Femení taldean jokatuko du datozen bi denboraldietan. Legazpiko jokalariak esperientzia eta beteranotasuna ekarriko ditu Jonatan Giraldezek zuzendutako taldearen defentsara.

"Irene Paredes Barça Femení taldeko jokalaria da. Orain arte Paris Saint Germaineko kapitaina izandakoak 2023ko ekainaren 30era arteko kontratua sinatu du. Ingrid Syrstad Engen eta Fridolina Rolfö beste fitxaketekin batera, Jonatan Giraldezen taldea indartuko du", azaldu dute Bartzelonako arduradunek.

Paredesek hedabideei esan dienez, "oso pozik" dago Bartzelonan jokatuko duelako. "Oso gustura nago hemen izateagatik eta historia egin duen klubarekin fitxatzeagatik. Daukadan guztia ematera nator. Taldeak gora egitea espero dut", esan du gipuzkoarrak.

Irene Paredesek 17 urterekin egin zuen debuta Lehen Mailan Realarekin, eta ondoren Athleticen jokatu zuen. Bere lana erabakigarria izan zen zuri-gorriek 2016an irabazitako liga txapelketan. Ondoren PSGra joan zen, kapitain izan da bertan., eta aurten lehen aldiz liga irabazi dute.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;