Itxi

Futbola

Vila-real-Bartzelona

Min hartuta zegoen Alexis azkar osatu eta deialdian sartu da

A.B.

Erredakzioa

Pedro azken orduko baja izan da eta aurrelari txiletarra deitu du Barçako entrenatzaileak. Alexis bi asterako baja izango zela jakinarazi zuen Bartzelonak iragan asteazkenean.

  • Alexis Sanchez. Argazkia: EFE

    Alexis Sanchezek Bartzelona-Real Madril partidan min hartu zuen unea. Argazkia: EFE

Bartzelonak larunbat honetan jokatuko du Vila-realen aurka Madrigalen (22:00etan) eta azken orduko aldaketak izan dira blaugranen deialdian.

Iragan asteazkeneko Bartzelona-Real Madril partidan Alexis Sanchez lesionatu egin zen eta klubak bi asterako baja izango zela publikatu zuen. Bada, Vila-realen aurkako partidarako deialdian sartu du aurrelari txiletarra Guardiolak Pedrito azken orduko baja izan baita.

Bartzelonaren deialdia jokalari hauek osatzen dute: Valdes, Pinto, Pique, Fabregas, Puyol, Xavi, Messi, Thiago, Mascherano, Sergio Busquets, Adriano, Abidal, Alves, Alexis, Jonathan dos Santos, Isaac Cuenca, Sergi Roberto eta Cristian Tello.