Futbola
Golik gabeko berdinketa (0-0)
Bartzelonak kale egin du Vila-realen eta Real Madril, 7 puntura
A.B.
Erredakzioa
Talde katalanri zailtasun asko jarri zizkion Molinaren taldeak lehen zatian. Bigarren zatian gol aukerak sortu zituen Barçak, baina ez zen nahikoa izan.
-
Messi, Vila-realen aurka berdindu ondoren. Argazkia EFE
0 – Vila-real: Diego Lopez, Angel, Gonzalo, Musacchio, Joan Oriol, Cani (Castellani, m.72), Bruno Soriano, Borja Valero, Marcos Senna (Marchena, m.89), Marco Ruben (Camuñas, m.83) eta Joselu.
0 - Bartzelona: Víctor Valdes, Puyol, Pique (Alexis, m.61), Mascherano, Abidal, Dani Alves, Busquets, Xavi (Tiago, m.77) Adriano (Tello, m.77) Cesc Fabregas eta Messi.
Epailea: Jose Antonio Teixeira Vitienes.
Bartzelonak 0-0 berdindu zuen Vila-realen aurka Madrigalen eta Real Madrilek Zaragozari 3-1 irabazizionez blaugranak liderrarengandik 7 puntura daude orain sailkapenean.
Madrigaleko partida oso lehiatua izan zen. Vila-realek zailtasunak jarri zizkion lehen zatian Barçari eta talde katalanak asko sufritu zuen. Messik, ordea, gola sartzeko aukera nabarmena izan zuen atsedenaldira iritsi aurretik, baina Diego Lopezen aurrean egindako baselina, zutoina urratuz kanpora joan zen.
Bigarren zatian Bartzelona izan zen jaun eta jabe, baina aurrelariek ez zuten asmatu. Messiren aurrean Diego Lopez atezainak gelditu ezin hobea egin zuen. Guardiola taldeari abiadura ematen saiatu zen Tello sartuta eta harrobiko mutilak arazoak eman zizkion Vila-realen defentsari, baina ez zen nahikoa izan eta azkenean 0-0 bukatu zen partida talde bakoitzarentzat puntu banarekin.