Futbola
Liskarrak
Al Ahli taldeko entrenatzailea: 'Erabateko kaosa da'
Erredakzioa
"Soldaduen errua da, dozenaka soldado eta polizia zeuden zelaian. Denak desagertu ziren, erabateko kaosa da", adierazi du Manuel Jose teknikari portugaldarrak.
-
Manuel Jose Al Ahli taldeko entrenatzailea babes bila. Argazkia: EFE
Al Ahli eta Al Masri taldeen arteko liskarretan bizi izan duen "erabateko kaosa" azaldu die Portugalgo komunikabideei Manuel Jose Al Ahli taldeko entrenatzaileak Kairon. Istiluetan 74 pertsona hil eta beste 248 zauritu dira.
"Jarraitzaileak gure kabinan sartu ziren. Ia 36 pertsona hil ziren. Bien bitartean, su eman zioten. Gure taldeko guztiak onik atera dira. Ez nuen kabinara itzultzea lortu. Soldaduen errua da, dozenaka soldadu eta polizia zeuden. Denak desagertu ziren, erabateko kaosa da", Sic Noticias Portugalgo telebistan adierazi duenez.
"Ostikadak eta ukabilkadak" eman zizkiguten, esan du 65 urteko Manuel Josek. "Gela batean sartu eta ez nintzen kabinara itzuli", azaldu du.
"Ondo" dagoela adierazi du teknikariak, eta dena zaleen arteko liskarrekin hasi zela gaineratu du.
"Orain gogoeta egin beharko dut. Ez dago baldintzarik", erantsi du Portugalgo entrenatzaileak. Al Ahlira iaz heldu zen portugaldarra, baina 2001 eta 2002an bertan lan egin zuen, eta baita 2003an eta 2009an ere.