Itxi

Futbola

Irailaren 10etik 13ra

2021/2022ko Santander Ligako 4. jardunaldiko ordutegiak

EITB MEDIA

Alavesek larunbatean jokatuko du; Realak eta Osasunak, igandean, eta Athleticek itxiko du jardunaldia, astelehenean.

  • 2021/2022ko Santander Ligako 4. jardunaldiko ordutegiak

    2021/2022ko Santander Ligako 4. jardunaldiko ordutegiak. Argazkia: @LaLiga

LaLigak astelehen honetan jakinarazi ditu irailaren 10a eta 13a bitartean jokatuko den 4. jardunaldiko ordutegiak.

Euskal taldeei dagokienez, Alaves izango da jardunaldi honetan jokatzen lehena. Larunbatean, hilaren 11n, egingo du, eta Vila-real izango du aurkari Zeramikaren estadioan, 18:30ean hasita.

Igandean, hilaren 12an, Realaren eta Osasunaren txanda izango da. Donostiarrak Cadiz gainditzen saiatuko dira 14:00etatik aurrera. Ondoren, bi ordu eta laurden geroago, 16:15ean, gorritxoek Valentzia hartuko dute Sadarren.

Azkenik, Athleticek itxiko du jardunaldia astelehenean, Mallorcaren aurka San Mamesen (22:00).