Futbola
UEFA Europa League (0-1)
Olympiakosek Rubini irabazi dio Luzhnikin zero azpitik 15 gradurekin
Erredakzioa
Zelai honetan jokatuko da datorren osteguneko Lokomotiv-Athletic partida. Errusiarren eta greziarren arteko lehia 18:00etarako zegoen aurreikusita, baina hotzagatik 12:00etara aurreratu dute.
Ernesto Valverdek zuzentzen duen Olympiakosek 0-1 irabazi dio Rubin Kazani Europa Leagueko final-hamaseirenetako joaneko partida. David Fuster izan da golegilea.
Luzhniki estadioan jokatu da errusiarren eta greziarren arteko partida zero azpitik hamabost graduko tenperaturaekin. Norgehiagoka hau 18:00etarako zegoen iragarrita, baina horrenbesteko hotzarekin ez jokatzeko 12:00etara aurreratu du partida UEFAk.
Luzhnikin jokatuko da Lokomotiv Moskvaren eta Athleticen arteko partida ostegun honetan 18:00etan. Hotza espero da, baina iragarpenek diote tenperaturak igo egingo direla egun horretarako. Badirudi, Lokomotiv-Athletic norgehiagoka aurreikusitako ordutegian jokatuko dela.