Itxi

Futbola

12:00etan

Athleticen eta Realaren arteko derbia, gaur, zuzenean, ETB2n eta eitb.eus-en

EITB MEDIA

Primera Iberdrolako euskal derbia 12:00etatik aurrera jokatuko da San Mames futbol-zelaian.

  • Realaren eta Athleticen arteko euskal derbia, EITBn.

    Realaren eta Athleticen arteko euskal derbia, EITBn. Argazkia: EITB

EITB Mediak zuzenean eskainiko du gaur jokatuko den Athleticen eta Realaren arteko euskal derbia, Primera Iberdrola txapelketako 2. jardunaldiari dagokiona. Hala, bi taldeetako zaleek ETB2n eta eitb.eus-en ikusi ahal izango dute norgehiagoka, 12:00etatik aurrera.

Naxari Altuna kazetaria arduratuko da partidaren kontakizuna egiteaz, eta Larraitz Lucas izango da iruzkinak egingo dituena.

Bi taldeak une onean iritsiko dira hitzordura, batak zein besteak garaipena lortu baitzuen: txuri-urdinek Valentzia hartu zuten mendean (4-1) eta zuri-gorriek Madril CFF garaitu zuten etxetik kanpo (0-2).

Partida San Mamesen jokatuko da, eta zaleek bertaratzeko aukera izango dute, 15.900 ikusleraino, koronabirusaren pandemiaren ondorioz indarrean dauden murrizketen arabera.