Itxi

Futbola

EDUKIERAK FUTBOL LIGAN

Zenbat ikusle hartu ahalko dituzte Euskadiko futbol estadioek edukieraren % 60arekin?

A. B. E. | EITB Media

EAEko Auzitegi Nagusiak arrazoia eman dio Ligari, eta Euskadiko futbol estadioetako edukierak % 60ra igo ditu. Orain arte, futbol estadioetako edukiera % 30ekoa zen.

  • Mendizorrotza

    Mendizorrotza. Argazkia: EITB Media

EAEko Auzitegi Nagusiak arrazoia eman dio Ligari, eta edukierak % 60ra igo ditu, EiTB Mediak aurreratu duenez. Orain arte, futbol estadioetako edukiera % 30ekoa zen.

Ondorioz, Lehen eta Bigarren Mailan lehiatzen ari diren euskal taldeek ikusle gehiago hartu ahalko dituzte euren futbol zelaietan. Athleticen kasuan, 31.998 ikusle egon ahalko dira an Mameseko harmailetan. Realak, aldiz, 24.000 pertsona sartu ahalko ditu Reale Arenan lehen taldearen zein SmartBank Ligan ari den Reala B taldearen kasuan, bigarren taldeak ere bertan jokatzen baititu Bigarren Mailako norgehiagokak. Mendizorrotzako harmailetan 11.904 zale bildu ahalko dira.

SmartBank Ligan lehiatzen den Eibarri dagokionez, 4.830 pertsona egon ahalko dira Ipuruan, eta maila berean jokatzen duen Amorebietak 1.920 ikusle sartu ahalko ditu Lezamako harmailetan, talde bizkaitarrak Athleticen instalazioetan jokatzen baititu etxeko norgehiagokak.

Hauek dira Santander Ligan eta SmartBank Ligan jokatzen duten Euskadiko taldeen futbol estadioek har dezaketen ikusle kopurua, % 60ko edukierarekin:

San Mames: 31.998 ikusle

Reale Arena: 24.000 ikusle

Mendizorroza: 11.904 ikusle

Ipurua: 4.830 ikusle

Lezama: 1.920 ikusle