Itxi

2021/10/05

12:10

Futbola

Nazioen Liga

Italiak, Espainiak, Belgikak eta Frantziak 2021eko titulua dute jokoan

EITB MEDIA

Finalerdiak asteazkenean eta ostegunean jokatuko dira, eta finala, igandean; partida guztiak, Italian.

  • Espainiako selekzioaren irudia. Argazkia: EFE

    Espainiako selekzioaren irudia. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Aste honetan, 2021eko Nazioen Ligako azken fasea jokatuko da Italian; Milanen eta Turinen. Italia, Espainia, Belgika eta Frantzia sailkatu dira finalerditarako. Honako hau da egitaraua:

Finalerdiak

Urriak 6, asteazkena

20:45, Italia - Espainia (San Siro, Milan)

Urriak 7, osteguna

20:45, Belgika - Frantzia (Juventus Stadium, Turin)

Hirugarren eta laugarren postuak

Urriak 10, igandea

15:00, Finalerdietako galtzaileak (Juventus Stadium)

Finala

Urriak 10, igandea

20:45, Finalerdietako irabazleak (San Siroko futbol-zelaia)

Luis Enriquek deitutako jokalarien zerrenda:

Atezainak: Unai Simon (Athletic Club), David De Gea (Manchester United) eta Robert Sanchez (Brighton).

Defentsak: Cesar Azpilikueta (Chelsea), Pedro Porro (Sporting Portugal), Eric Garcia (Bartzelona), Aymeric Laporte (Manchester City), Iñigo Martinez (Athletic Club), Pau Torres (Vila-real), Sergio Reguilon (Tottenham) eta Marcos Alonso (Chelsea).

Erdilariak: Rodri Hernandez (Manchester City), Sergio Busquets eta Gavi (Bartzelona), Koke (Atletico), Mikel Merino (Real Sociedad) eta Brais Mendez (Celta).

Aurrelariak: Pablo Fornals (West Ham), Marcos Llorente (Atletico), Ferran Torres (Manchester City), Pablo Sarabia (Sporting Portugal), Mikel Oyarzabal (Real Sociedad) eta Yeremy Pino (Vila-real).

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;