Itxi

2021/10/10

13:02

Futbola

Igandean, 20:45ean

Oyarzabal, Simon, Azpilicueta, Mikel Merino eta Iñigo Martínez, Nazioen Ligako gaurko finalean

EITB MEDIA

Espainiako eta Frantziako selekzioek neurtuko dituzte indarrak Italiako San Siro futbol-zelaian.

  • Mikel Oyarzabal eta Ferran Torres. Argazkia: EFE

    Mikel Oyarzabal eta Ferran Torres. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Espainiako eta Frantziako selekzioek 2021eko UEFAko Nazioen Ligako finala jokatuko dute gaur iluntzeko 20:45ean San Siroko futbol-zelaian.

Luis Enriqueren taldeak Italia, egungo Europako txapelduna, hartu zuen mendean finalerdietan (2-1) eta Didier Deschampsen gizonek markagailua irauli zuten Belgikaren kontra 2-3 irabazteko.

Guztira 13 partida jokatu dituzte elkarren aurka, bai ofizialak eta bai lagunartekoak zenbatuta: Espainiak 6 neurketa irabazi ditu, Frantziak 5 eta beste bi partidak berdindu egin dituzte.

Teknikari asturiarrak asteazkeneko hamaikakoa zelairatu dezake finalean, hots, Unai Simon atean, Laporte, Pau Torres, Marcos Alonso eta Azpilikueta defentsan; Busquets, Koke eta Gavi zelai erdian eta Sarabia, Ferran Torres Oyarzabal aurreko lerroan.

USTEZKO HAMAIKAKOAK

Espainia: Unai Simon; Azpilicueta, Laporte, Pau Torres, Marcos Alonso; Gavi, Busquets, Koke; Sarabia, Ferran Torres eta Oyarzabal.

Frantzia: Lloris; Kounde, Varane, Lucas Hernandez; Pavard, Tchouameni, Pogba, Theo Hernandez; Griezmann; Mbappe eta Benzema.

Epailea: Anthony Taylor.

Futbol-zelaia: San Siro.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;