Itxi

Futbola

Lagunartekoa Torrelavegan

Espainiako selekzio olinpikoak 3-1 gainditu du Egipto

Erredakzioa

Egiptoko jokalariek lehenengo zati ona jokatu zuten eta markagailuan 0-1 aurreratu ziren. Bigarren zatian Millaren mutilek markagailua iraultzea lortu zuten Alvaro Vazquezek lortutako bi golei esker.

  • Ander Iturraspe. Argazkia: EFE

    Ander Iturraspe. Argazkia: EFE

--Fitxa teknikoa:

Espainia: Mariño (Joel, 46. minutuan); Montoya (Azpilicueta, 68. minutuan), Botia (San Jose, 46. minutuan), Dominguez, Didac (Victor Ruiz, 71. minutuan); Oriol (Iturraspe, 60. minutuan), Ander, De Marcos (Koke, 46. minutuan); Cuenca, Capel (Tello, 46. minutuan) eta Alvaro Vazquez.

Egipto: Aly Lotfy; Mahmoud Acaa, Ahmed Hegazy, Amor Solya, Islam Ramadan; Shehab El-Din, Ahmed Shokry (El Moneim, 58. minutuan), Marwan Mohsen (Magdy, 71. minutuan), Salih Soma (Hisham, 70. minutuan); Houssam Hassan ETA Ahmed Sherwidan (El Sayed, 85. minutuan).

--Golak: 0-1, 38. minutuan. Mohsen. 1-1, 54. minutuan. Alvaro Vazquez. 2-1, 73. minutuan. Koke, penaltiz. 3-1, 90. minutuan. Alvaro Vazquez.

Espainiako selekzio olinpikoak 3-1 gainditu du Egipto Torrelavegan jokatutako lagunarteko neurketan. Luis Millaren taldeak bigarren zatian erabakita utzi du norgehiagoka Alvaro Vazquezen bi golei esker. Lagunartekoa Londreseko Olinpiar Jokoak prestatzeko selekzioak jokatu duen aurreneko partida izan da.

Lehenengo zatian Espainiako selekzioak ezin izan zuen Egiptoren defentsa sendoa gainditu, Ander Herreraren eta De Marcosen gidaritzapean, eta Afrikako selekzioak 0-1ekoa jarri zuen markagailuan. Millak aldaketa ugari egin zituen atsedenaldiaren ostean eta Bartzelonako Tello, Atletico Madrileko Koke eta Rayoko Joel zelairatu zituen. Aldaketek neurketa bizitu egin zuten eta Espainiak markagailua irauli egin zuen. Athleticeko Mikel San Jose ere atsedenladiaren ostean zelairatu zuen Luis Millak eta Ander Iturraspe 60. minutuan sartu zen berdegunera.