3. Maila
IV. eta XV. multzoak
Peña Sport eta Gernika, sendo lidergoan
Erredakzioa
Bi taldeak IV. eta XV. multzoetako lehen postuan daude. Hamar jardunaldi falta dira denboraldi erregularra bukatzeko.
IV. multzoan Gernika da liderra 56 punturekin eta bigarren sailkatua den Zalla puntu bakarrera dauka (55 puntu). Play-off postuak gori-gorian daude: Laudio dago hirugarren postuan 54 punturekin eta Barakaldok betetzen du laugarren postuan 52 punturekin. Barakaldorekin berdinduta dago Beasain bosgarren postuan.
Alaves B (18. postuan 25 punturekin), Hernani (19. postuan 19 punturekin) eta Zarauzko KE (azken postuan 19 punturekin) daude jaitsiera postuetan.
XV. multzoan Peña Sport da liderra 66 punturekin. Izarra dago bigarren postuan 62 punturekin, baina hirugarren sailkatua den Mutilverak 60 puntu ditu partida bat gutxiagorekin. Tudelanok osatzen ditu play-off postuak 58 punturekin.
Azkoyen (18. postuan 25 punturekin), Cortes (19. postuan 23 punturekin) eta Aluvion (azken sailkatua 19 punturekin) daude jaitsiera postuetan.
28. jardunaldiko partiden emaitzak IV. multzoan:
CD Elgoibar 2 - 2 CD Basconia
SD Beasain 2 - 1 CD Laudio FSR
SD Gernika 1 - 0 CD Lagun Onak
Arenas Club 2 - 3 SCD Durango
SD Zamudio 1 - 0 Club Portugalete
SD Leioa 2 - 0 Zarauzko KE
SD Eibar B 2 - 0 CD Hernani
Balmaseda FC 2 - 0 Deportivo Alavés B
Barakaldo CF 2 - 3 Santutxu FC
CD Vitoria 1 - 2 Zalla UC
28. jardunaldiko partiden emaitzak XV. multzoan:
CD Iruña 2 - 1 CD Tudelano
CD Lourdes 0 - 1 CD Azkoyen
AD San Juan 0 - 1 CD Huarte
UDC Txantrea KKE 4 - 1 CD Aluvión
CD Valle de Egüés 1 - 4 CD Idoya
CD Pamplona 1 - 1 UCD Burladés
CD Oberena 1 - 0 UD Mutilvera
Peña Sport FC 4 - 1 Club Atlético Cirbonero
CD Izarra 5 - 1 CD Aoiz
CD Murchante 2 - 2 CD Cortes