Itxi

Futbola

2021/2022ko ERREGE KOPA

Ostegunean zozkatuko da Kopako lehen kanporaketa

EITB MEDIA

Atletico, Bartzelona, Athletic eta Real Madril, Superkopan dauden taldeak, ez dira zozketan izango; bai, ordea, Lehen Mailako gainerakoak.

  • Barcelona, Kopako azken txapelduna. Argazkia: EFE

    Barcelona, Kopako azken txapelduna. Argazkia: EFE

2021/2022ko Errege Koparen lehen kanporaketaren zozketa ostegunean egingo da arratsaldeko 16:30ean Espainiako Futbol Federazioaren Las Rozaseko egoitzan.

Bertan Atletico, Bartzelona, Athletic eta Real Madril, Superkopan parte hartuko duten taldeak, ez dira zozketan izango, bai ordea Lehen Mailako gainerakoak.

Aurretik,asteazkenenean, aurre kanporaketa jokatuko behar da eta hor hamar talde sailkatuko dira, Honako hauek dira partidak: Nalan-Solares Medio Cudeyo, Utrillas-Injerto, Aldeano-Unami, Victoria-Hernani, San Agustin Guadalix-Mora, CFI Alicante-Ceuta ekainak 6, Villa Fortuna - Atetico Espeleño, Laguna-Jaraiz, Mollerussa-Penya Independent eta Huracan Melilla-Atarfe Industrial.

Lehen Mailako lau taldek RFEF Kopako finalerdietan izan diren Ebro, Guijuelo, Leioa eta Kordobaren aurka jokatuko dute. Partidak azaroaren 30ean, abenduak 1ean edo 2an jokatuko dira azpiko mailako taldearen futbol-zelaian.

Zozketan izango diren taldeak

- 1. Maila: Sevilla, Real Sociedad, Betis, Vila-real, Celta, Granada, Osasuna, Cadiz, Valentzia, Levante, Getafe, Alaves, Elx, Espanyol, Mallorca eta Rayo Vallecano.

- 2. Maila: Huesca, Valladolid, Eibar, Leganes, Almeria, Girona, Sporting Gijón, Ponferradina, Las Palmas, Mirandés, Fuenlabrada, Málaga, Oviedo, Tenerife, Zaragoza, Cartagena, Alcorcón, Lugo, Burgos, Amorebieta eta Eivissa.

- Lehen RFEF: Sabadell, UD Logroñes, Castello, Albacete, Zamora, Unionistas Salamanca, Leonesa, Racing Ferrol, Calahorra, Tudelano, SD Logrones, Real Union, FC Andorra, Gimnastic Tarragona, Alcoyano, Cornella, Linares Deportivo, UCAM Murtzia, San Fernando Isleño, Algeciras, Atletico Sanluqueño, Badajoz, San Sebastian de los Reyes, Extremadura, DUX Internacional Madrid, Talavera de la Reina, Rayo Majadahonda, Coruñako Deportivo eta Atletico Baleares.

- Bigarren RFEF: Arenteiro, Ceares, Cayon, Gernika, Europa, Eldense, Union Adarve, Gimnastica Segoviana, Velez, Xerez Deportivo, Ibiza Islas Pitiusas, Mensajero, Aguilas, Cacereño, Peña Sport, Racing Rioja, Teruel, Marchamalo, Montijo, Palencia Cristo Atletico, Atletico Pulpileño, Naxara, Bergantiños, San Roque Lepe, Brea, Andratx, Llanera, Alzira, Calvo Sotelo Puertollano, San Juan, Atletico Mancha Real eta Pulido San Mateo.

- RFEF Kopako finalerdietako taldeak: Ebro, Guijuelo, Leioa eta Kordoba.

- Aurre kanporaketaren irabazleak: Nalan-Solares Medio Cudeyo, Utrillas-Injerto, Aldeano-Unami, Victoria-Hernani, San Agustin Guadalix-Mora, CFI Alicante-Ceuta ekainak 6, Villa Fortuna-Atletico Espeleño, Laguna-Jaraiz, Mollerussa-Penya Independent eta Huracan Melilla-Atarfe Industrial.