Itxi

2021/11/29

21:15

Futbola

18. eta 19. jardunaldiak

Alaves - Reala, 2022ko urtarrilaren 2an; Osasuna - Athletic Club, hilaren 3an

EITB Media

Santander Ligak 18. eta 19. jardunaldietako partiden datak eta ordutegiak publikatu ditu.

  • Balenziaga eta Moncayola

    Moncayola, baloiarekin, Balenziaga aurrean duela, Athletic - Osasuna derbia. Argazkia: EITB Media

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Santander Ligak 18. eta 19. jardunaldietako partiden datak eta ordutegiak publikatu ditu astelehen honetan. Ligako 18. jardunaldia abenduaren 17a eta 20a artean jokatuko da; 19. jardunaldia, aldiz, abenduaren 31a eta 2022ko urtarrilaren 3a artean.

18. jardunaldiari dagozkion Rayo Vallecano - Alaves (14:00etan) eta Reala - Vila - real (16:15ean) neurketak abenduaren 18an (larunbata) jokatuko dira. Egun bat beranduago, abenduaren 19an (igandea), Athletic Club - Betis (16:15ean) eta Getafe - Osasuna (18:30etan) norgehiagoken txanda izango da.

19. jardunaldian bi euskal derbi egongo dira. Alaves - Reala partida 2022ko urtarrilaren 2an (igandea) jokatuko da, 18:30ean, Mendizorrotzan. Osasuna - Athletic Club neurketa 2022ko abenduaren 3an (astelehena) jokatuko da, 21:00etan, Sadarren.

Santander Ligako 18. jardunaldiko partiden datak eta ordutegiak:

Abenduak 17, ostirala:

Celta - Espanyol (21:00ean)

Abenduak 18, larunbata:

Rayo Vallecano - Alaves (14:00etan)

Reala - Vila-real (16:15ean)

Bartzelona - Elx (18:30ean)

Sevilla - Atlético Madril (21:00etan)

Abenduak 19, igandea:

Granada - Mallorca (14:00etan)

Athletic Club - Betis (16:15ean)

Getafe - Osasuna (18:30ean)

Real Madril - Cadiz (21:00etan)

Abenduak 20, astelehena:

Levante - Valentzia (21:00etan)

Santander Ligako 19. jardunaldiko partiden datak eta ordutegiak:

Abenduak 31, ostirala:

Valencia - Espanyol (16:15ean)

2022ko abenduak 2, igandea:

Getafe - Real Madril (14:00etan)

Atletico Madril - Rayo Vallecano (16:15ean)

Elx - Granada (16:15ean)

Alaves - Reala (18:30ean)

Betis - Celta (18:30ean)

Mallorca - Bartzelona (21:00eatn)

2022ko abenduak 3, astelehena:

Vila-real - Levante (19:00etan)

Osasuna - Athletic Club (21:00etan)

Cádiz - Sevilla (21:15ean)

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;