Itxi

Futbola

Errege Kopa

Zamora - Reala, Deportivo - Osasuna eta Linares - Alaves, Kopako bigarren kanporaketan

I. G. | EITB MEDIA

Beste mailetako euskal taldeei dagokienez, Eibarrek Teneriferen zelaia bisitatuko du, eta Amorebietak Almeriaren aurka jokatuko du etxean.

  • Errege Kopa

    Errege Kopa. Irudia: RFEF

Ostiral honetan zozkatu dira Errege Kopako bigarren kanporaketan 56 talderen artean jokatuko diren 28 norgehiagokak.

Realak Zamora bisitatuko du, Osasunak Galiziara bidaiatuko du Deportivoren aurka jokatzeko eta Alavesek Linares Deportivoren aurka jokatuko du.

Beste mailetako euskal taldeei dagokienez, Eibarrek Teneriferen zelaia bisitatuko du, eta Amorebietak Almeriaren aurka jokatuko du etxean.

Bigarren kanporaketa honetako 28 garaileek Kopako final-hamaseirenetan parte hartuko dute. Partidak abenduaren 14an, 15ean eta 16an jokatuko dira.

Kanporaketa honetan ez dute parte hartuko Real Madrilek, Bartzelonak, Atletico Madrilek eta Athleticek, Superkopa jokatuko baitute.

EUSKAL TALDEEN PARTIDAK

Abenduak 14, asteartea

(21:00) Linares - Alaves

Abenduak 15, asteazkena

(19:00) Zamora - Real Sociedad

(21:00) Tenerife - Eibar

Abenduak 16, osteguna

(19:00) Amorebieta - Almeria

(21:00) Deportivo - Osasuna

KANPORAKETA GUZTIAK:

Abenduak 14, asteartea

(19:00) Andorra - Celta

(19:00) San Sebastian de los Reyes - Fuenlabrada

(20:00) Huesca - Girona

(20:00) Zaragoza - Burgos

(20:00) Rayo Majadahonda - Malaga

(21:00) Palencia Cristo Atletico - Espanyol

(21:00) Alcoyano - Levante

(21:00) Linares - Alaves

Abenduak 15, asteazkena

(19:00) Bergantiños - Rayo Vallecano

(19:00) Andratx - Sevilla

(19:00) Zamora - Real Sociedad

(19:30) CYD Leonesa - Leganes

(20:00) Sporting de Gijon - Alcorcon

(20:00) Ponferradina - Eivissa

(20:00) Valladolid - Las Palmas

(20:00) Castelló - Cartagena

(21:00) Unionistas de Salamanca - Elx

(21:00) Tenerife - Eibar

(21:00) Atletico Sanluqueño - Vila-real

Abenduak 16, osteguna

(19:00) Talavera de la Reina - Betis

(19:00) Llanera - Mallorca

(19:00) Arenteiro - Valentzia

(19:00) Amorebieta - Almeria

(20:00) Lugo - Mirandes

(21:00) Deportivo - Osasuna

(21:00) Atletico Mancha Real - Granada

(21:00) Albacete - Cadiz

(21:00) Atletico Baleares - Getafe