Futbola
Real Madril-Malaga (1-1)
Cazorlaren golak liga berpiztu du
Erredakzioa
Benzemak estreinatu du markagailua, 35. minutuan, Cristiano Ronaldoren erdiraketa baliatuta (1-0) eta Cazorlak banakoarena egin du luzapenean falta jaurtiketa batean.
-
Cazorla, gola ospatzen. Argazkia: EFE
Fitxa teknikoa:
1 - Real Madril: Casillas; 'Lass', Pepe, Sergio Ramos, Marcelo; Khedira, Xabi Alonso, Özil (Granero, 85'); Kaka (Callejon, 67'), Cristiano Ronaldo eta Benzema (Benzema, 86').
1 - Malaga CF: Caballero; Sergio Sanchez, Mathijsen, Weligton, Monreal; Joaquin (Seba Fernandez, 73' ), Demichelis, Camacho, Isco (Van Nistelrooy, 57'), Cazorla; eta Rondon (Eliseu, 57').
Golak:
1-0, 35': Benzema.
1-1, 90': Cazorla.
Real Madrilek eta Malagak bana egin dute Santiago Bernabeu futbol-zelaian jokatutako partidan, BBVA Ligako 28. jardunaldikoan hain zuzen ere. Orain zortzi puntuko aldea dago zurien eta FC Bartzelonaren artean. Malaga, ordea, bosgarren postuan dago.
Benzemak estreinatu du markagailua, 35. minutuan, Cristiano Ronaldoren erdiraketa baliatuta (1-0). Bigarren gola hurbil izan dute zuriek baina ez dira neurketa erabakita uzteko gai izan eta Cazorlak banakoarena egin du luzapenean falta jaurtiketa batean.