Itxi

Futbola

ERREGE KOPA

Atletico Mancha Real-Athletic, Leganes-Real Sociedad, Girona-Osasuna eta Eibar-Mallorca, final-hamaseirenetan

A. A.| EITB MEDIA

Errege Kopako final-hamaseirenetako kanporaketak partida bakarrera eta beheragoko mailako taldearen zelaian jokatuko dira 2022ko urtarrilaren 4, 5 eta 6an.

  • Errege Kopako logotipoa

    Errege Kopako logotipoa. Argazkia: RFEF

Ostiral honetan zozkatu dira Errege Kopako final-hamaseirenetako kanporaketak, Superkopan arituko diren Athletic Club, Atletico Madril, Bartzelona eta Real Madril ere bertan izan dira, eta era honetan geratu dira euskal taldeen norgehiagokak:

Athleticek Atletico Mancha Realen aurka jokatuko du urtarrilaren 6an, ostegunean, (20:00), txapelketan lehian geratzen zen RFEFko Bigarren Mailako talde bakarra. Jaengo taldeak 1-0 gainditu zuen Granada aurreko kanporaketan. Egun horretan bertan, baina ordu batzuk lehenago, Osasunak Gironari egingo dio bisita (16:00).

Aurreko egunean, urtarrilaren 5ean (asteazkena), Realaren eta Eibarren txanda izango da. Gainera, batak zein besteak ordu berean izango dituzte euren kanporaketak,  16:00etan, hain zuzen ere. Alde batetik, txuri-urdinak Leganes kanporatzen saiatuko dira; bestetik, armaginek Mallorcari aurre egiten saiatuko dira Ipuruan.

Kanporaketa guztiak partida bakarrera jokatuko dira, maila txikieneko taldearen zelaian, 2022ko urtarrilaren 4an, 5ean eta 6an.

FINAL-HAMASEREINETAKO KANPORAKETAK:

Urtarrilak 4, asteartea

(21:00) Ponferradina - Espanyol

Urtarrilak 5, asteazkena

(16:00) Leganes - Real Sociedad

(16:00) Eibar - Mallorca

(18:00) Cartagena - Valencia

(19:30) Linares - Bartzelona

(20:00) Atletico Baleares - Celta

(20:00) Mirandes - Rayo Vallecano

(20:00) Valladolid - Betis

(21:30) Alcoyano - Real Madril

 

Urtarrilak 6, osteguna

(16:00) Fuenlabrada - Cadiz

(16:00) Girona - Osasuna

(18:00) Sporting - Vila-real

(18:00) Zaragoza - Sevilla

(20:00) Atletico Mancha Real - Athletic

(20:00) Almeria - Elx

(21:30) Rayo Majadahonda - Atletico Madril