Futbola
Fitxaketak
Kylian Mbappe, PSG taldetik geroz eta urrunago
EITB Media
2022ko ekainean amaituko du kontratua Frantziako taldearekin, beraz, urtarriletik libre da beste talderekin negoziaketetan hasteko.
-
Kylian Mbappe, Real Madriletik gertuago. Argazkia: EFE
Paris Saint-Germain taldeak jakin badaki zaila izango duela hurrengo denboraldian Kylian Mbappe Parisen jarraitzea.
2022ko ekainean amaituko du kontratua aurrelariak, beraz, urtarriletik libre da beste talderekin negoziaketetan hasteko.
L'Equipe egunkariak iragarri duen bezala, egun ezkorrak dira PSGn.
Real Madril da aspalditik jokalariaren atzetik dagoen taldea eta nahiz eta udan Real Madrilek egin zuen eskaintzari ezetz esan jokalariak eta klubak, dena dirudi hurrengo uretan Mbappe Madrilen jokatuko duela.