Itxi

Futbola

Santander Liga

Mendilibarren Alavesek sasoian dagoen Athletic hartuko du

EITB Media

Giro bikaina espero da Mendizorrotzako futbol-zelaian nahiz eta edukieraren % 70era mugatua egon. Partida arratsaldeko 18:30ean jokatuko da.

  • San Mamesen jokatutako Athletic-Alaves partidaren irudia. EFE

    San Mamesen jokatutako Athletic-Alaves partidaren irudia. EFE

Igande honetan Mendizorrotzako futbol-zelaiak 2022ko bigarren euskal derbia hartuko du Alavesen eta Athleticen artean arratsaldeko 18:30ean.

Etxeko taldean Jose Luis Mendilibarren "efektua" espero dute garaipena eskuratzeko eta taldeak gora egiteko eta Athleticen azken partidetako boladari jarraipena eman nahi izango diote.

Sadarren Osasunari 1-3 eta Kopan Atletico Mancha Real taldeari 0-2 irabazi ostean, Gasteizera hiru puntuak lortzeko asmoz bidaiatuko dira Marcelino entrenatzaileak adierazi duen bezala.

Jaeneneko Kopako kanporaketako hamaikakoan egon ez ziren hainbat jokalari deitu ditu entrenatzaileak euskal derbirako, hots, Bilbon geratu ziren Unai Simon, Oscar de Marcos, Yeray Alvarez eta Unai Vencedor; aulkitik partida jarraitu zuten Iker Muniain eta Iñaki Williams eta minutu batzuk izan zituzten Mikel Balenziaga, Dani Garcia eta Oihan Sancet.

Minduta eta lesionatuta Asier Villalibre, Yuri Berchiche eta Ander Capa jokalariek jarraitzen dute

Alavesek aurreko jardunaldian bana egin zuen Realarekin Mendilibarren lehen partidan eta orain bigarren euskal derbian Athletic izango dute aurrean hiru puntuak lortzeko jomugarekin.

Ximo Navarro eta Pere Pons, minduta, ez dira jokatzeko egongo, baina Jason Remeseiro eta Gonzalo Escalante azken fitxaketak hamaikakoan jar ditzake.

Beraz, Zaldibarreko teknikariaren hamaikakoa honako hau izan daiteke: Fernando Pacheco atean; lau gizon defentsako lerroan, Martin Aguirregabiria, Victor Laguardia, Florian Lejeune eta Ruben Duarterekin; zelai erdian Gonzalo Escalante, Toni Moya, Edgar Mendez eta Luis Rioja eta aurrelari moduan Miguel De la Fuente eta Joselu Mato.

Giro bikaina espero da Mendizorrotzako futbol-zelaian nahiz eta edukieraren % 70era mugatua egon koronabirusaren ondorioz.

Ustezko hamaikakoak

Alaves: Pacheco; Martín, Laguardia, Lejeune, Duarte; Moya, Escalante, Mendez, Rioja; Miguel eta Joselu.

Athletic: Unai Simon; De Marcos, Yeray, Iñigo Martinez, Balenziaga; Zarraga, Vencedor, Dani García, Muniain; Sancet eta Iñaki Williams.

Epailea: Santiago Jaime Latre.

Futbol-zelaia: Mendizorrotza.

Ordua: 18:30.