Itxi

Futbola

Santander Liga

Alvaro Cerverak utzi egin dio Cadizeko entrenatzaile izateari

EITB Media

Talde andaluziarrak historian izan duen teknikari garrantzitsuena izan da Cervera.

  • Alvaro Cervera

    Alvaro Cervera. Argazkia. EFE

Cadizek gaur goizean iragarri du Alvaro Cerverak ez duela taldea zuzentzen jarraituko.

Denboraldia eskasa egiten ari da Cadiz eta egun 19. postuan dago jaitsiera postuetan 14 punturekin.

Cervera 2015-2016 denboraldian heldu zen klubera eta Bigarren mailara igotzea lortu zuen. Duela bi urte Lehen Mailara igo eta Santander Ligan zazpi urte izan da Cadiz.