Futbola
Aston Villako kapitaina
Stiliyan Petrovek leuzemiaren aurka borrokatzeko futbola utzi du
Erredakzioa
'Bukatu da futbola! Bizitzeko borroka hasiko dut orain eta amaierara arte borrokatzeko asmoa dut', adierazi du Bulgariako jokalariak.
-
Petrov. Argazkia: EFE
"Bukatu da futbola! Bizitzeko borroka hasi da orain eta bukaerara arte borrokatuko dut" azaldu du jokalariak "Tema Sport" Bulgariako aldizkarian.
Aston Villak atzo ezagutzera eman zuen Petroven gaixotasuna, jokalariak egindako probak ezagutu eta gero.
Igandean buruan min arraroa nabaritu zuela adierazi du Bulgariako jokalariak eta medikuek azterketa bat egin zioten atsedenaldian. Medikuek bigarren zatian ez jokatzea aholkatu zioten, bain Petrovek 90 minutuak jokatu zituen.
"Bigarren zatiko aurreneko minutuetan indarrik gabe gelditu nintzen. Horrelako da bizitza-duela aste bat Londresen lagun batzuekin kafe bat hartzen egon ginen eta orain honelako gauza izugarriei buruz hitz egiten gaude-. Borrokatuko dut, hori argi dago", azaldu du kapitainak.