Itxi

Futbola

Ebakuntza

Abidalen bilakaera ona da gibel transplantea egin eta gero

Erredakzioa

Eric Abidal Bartzelonako atzelariaren eta haren lehengusuaren bilakaera "ona" dela jakitera eman du Sandro Rosell Barçako presidenteak. Lehengusuak gibelaren zati bat eman dio Abidali.

  • Eric Abidal Bartzelonako atzelaria. Argazkia: EFE

    Eric Abidal Bartzelonako atzelaria. Argazkia: EFE

Eric Abidal Bartzelonako atzelariaren eta haren lehengusuaren bilakaera "ona" dela jakitera eman du gaur Sandro Rosell Barçako presidenteak. Lehengusuak gibelaren zati bat eman dio Abidali. Horrela, "gaurkoa egun itzela, biribila, izan" daitekeela erantsi du presidenteak.

Gibel transplantearen ebakuntzari buruzko informazio gehiago ematea baztertu du Bartzelonako presidenteak. Frantziako jokalariaren senitartekoek xehetasunik ez ematea eskatu diotela argudiatu du Rosellek.

"Abidalen eta lehengusuaren bilakaera ona da eta ezin dut xehetasun gehiagorik eman, familiak hitz gehiago ez egitea eskatu digulako", azaldu du Bartzelonako presidenteak prentsaurrekoan.

Bartzelonako Clinic ospitalean gibel transplantea egin zioten atzo Abidali. Ebakuntzak zenbait orduko iraupena izan zuen eta goizaldera are luzatu zen.