Futbola
Epaia
Pitermanek 6,8 milioi euro ordaindu beharko dizkio Alavesi
Erredakzioa
2007an taldea hartzekodunen konkurtso batera eramateagatik zigortu dute Alaveseko presidente ohia. Pitermanen emaztea eta taldeko presidenteorde ohia ere zigortu dituzte.
-
Dimitry Piterman Alaveseko presidente ohia. Argazkia: EITB
Milanendra Vikramsingh Pitermanen emaztea eta Jose Nereo Ruiz presidenteorde ohia ere zigortu ditu epaitegiak. Izan ere, biak ala biak Pitermanekin batera Alaveseko zuzendariak ziren gertakariak jazo zirenean.
Gasteizko auzitegiaren sententziaren arabera, ondasunak kudeatzea, pertsonak ordezkatzea, merkataritzan aritzea eta konpainietan zuzendaritza karguak izatea debekatu diete hiru zigortuei.
Pitermani 15 urteko inhabilitazioa ezarri diote eta beste bi zigortuei zortzi urtekoa.