Futbola
Bartzelona
Guardiolaren aroa amaitu da Bartzelonan
Erredakzioa
Pep Guardiola ordubetez bildu da jokalariekin bere erabakiaren berri emateko eta 13:30ean prentsaurrekoa eskainiko du.
-
Pep Gaurdiola artxiboko irudi batean. EFE
Pep Guardiola ordubetez bildu da jokalariekin eta entrenamendua hasi aurretik bere erabakia aurrez aurre jakinarazi die: lau urte zoragarri eta gero, agur esateko ordua iritsi zaio.
Zenbait komunikabideren arabera, Guardiola honela zuzendu zaie jokalariei: "Mutilok, Barça uztea erabaki dut".
Guardiolaren aroa amaitu da Bartzelonan eta, ondorioz, Barçaren historiako garairik handiena ere. Lau urteotako balantzea ikusgarria da: 17 titulutatik 13 eskuratu ditu eta mundu guztia maitemindu duen futbola praktikatu du.
Pep Guardiolak 13:30ean eskainiko du prentsaurrekoa, Sandro Rosell presidenteak eta Andoni Zubizarreta kirol zuzendariak lagunduta.