Itxi

Futbola

Prentsaurrekoa

Guardiola: 'Hustuta nago'

Erredakzioa

"Beti nahiago izan ditut kontratu laburrak, lau urte gehiegi dira FC Bartzelonan", esan du Guardiolak. Tito Vilanova izango da Barçaren hurrengo entrenatzailea.

00:58
Guardiola: 'Bartzelona lau urtez entrenatzea eternitatea da'

Josep Guardiolak ez du FC Bartzelonan jarraituko eta gaur emandako prentsaurrekoan "hustuta" dagoela eta "berriz bete" beharra duela adierazi du.

"Sentitzen dut sortutako ziurgabetasuna. Beti nahiago izan ditut kontratu laburrak. Lau urte gehiegi dira FC Bartzelonan. Hustuta nago eta berriro bete beharra daukat", esan du.

Prentsaurrekoan Puyol, Iniesta, Xavi eta Valdes kapitainak izan dira eta baita Pedro, Busquets, Pique edo Cesc ere. Barçaren entrenatzaile berria Tito Vilanova izango dela jakinarazi du Rosell presidenteak.