Itxi

Futbola

Partidetan iruzurra

LFPk ez duela salaketarik jarri jakinarazi du

Erredakzioa

Hainbat hedabidetan argitaratutako informazioei erantzuna eman die horrela LFPk. Ser katearen arabera, Profesionalen Futbol Ligak Ustelkeriaren Aurkako Fiskaltzari ikertzeko eskatu dio.

  • Astiazaran, LFPko presidentearen artxiboko irudia. Argazkia: EFE

    Astiazaran, LFPko presidentearen artxiboko irudia. Argazkia: EFE

Profesionalen Futbol Ligak ez duela salaketarik jarri jakinarazi nahi izan du, ohar baten bidez. Hainbat hedabidetan argitaratutako informazioei erantzuna eman die horrela LFPk. Oharraren bigarren puntuan Estatuko Fiskal Nagusiarekin bildu berri dela aitortu du LFPk, baina betiere normaltasunaren barruan dagoela azpimarratu du.

Azkenik, lehiaketako iruzurrari aurre egiteko lanean jarraituko duela adierazi du eta horretarako bere esku dauden mekanismo guztiak erabiltzeko prest agertu da. Ser katearen arabera, aurtengo Lehen Mailako hainbat partidetan iruzurra egin dutelakoan, Profesionalen Futbol Ligak Ustelkeriaren Aurkako Fiskaltzari ikertzeko eskatu dio.